Saltar el menu
hiztegia online Euskal biblioteka online

Barria

2010-01-14 12:12

Hanoiko Cervantes Mintegiko Koordinatzailea Labayru Ikastegian

 

Ezkerretik eskumara. Zutunik: Akaitze Kamiruaga eta Nagore Etxebarria. Jezarrita: Segundo Oar-Arteta, Begoña García Migura eta Ander Manterola.

Joan dan urtarrilaren 8an, Labayru Ikastegiak Derion daukan egoitzara etorri zan bisita egitera Begoña García Migura, Hanoiko Cervantes Mintegiko koordinatzailea.

Hispaniar Filologia amaitu eta testu edizinoaren gaineko masterra egin ondoren, Begoña Labayru Ikastegiko Hiztegigintza arloan hasi zan lanean. Adolfo Arejitaren zuzendaritzapean, Labayruko Hiztegien (euskera-gaztelania, gaztelania-euskera) idazketa taldean ibili zan. Hiztegiok 2003 eta 2005ean argitaratu ziran eta berrargitalpenak be eduki ditue.

Ikastegian urte bi egon eta ostean Ginebra eta Parisera joan zan ikasketetan sakondu eta eskolak emoteko asmoz. Ondoren Hanoira joan zan eta ikasturte bitan (2005-2007) Garapenerako Nazioarteko Kooperazioaren Espainiar Agentzian (AECID) irakurle jardun eban. 2007ko martitik aurrera bertako Cervantes Mintegiko koordinatzailea da. Gabonak Bilbon igarota, Hanoiko bere lanera bueltau da. Bere eginkizuna gehienbat, atzerritarrei espainiera irakasteko material didaktikoa sortzea da.


© 2008 Labayru Ikastegia
Aviso Legal