

HABEko mailak egiaztatzeko Labayru Ikastegitik aurkeztu diren ikasleen artean, gainditutakoen portzentajea besteen gainetik dago.
2008-2009 ikasturteko bigarren deialdian 2, 3 eta 4. mailetara aurkeztu dira Labayruko ikasleak, eta hiruretan gainditutakoen portzentajea altuagoa da bai Bizkaiko bai EAE osoko batez bestekoena baino.
2 eta 3. mailetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleak dagoz; 4garrenean, ostera, Bizkaia eta Gipuzkoakoak baino ez. Mailaka, azterketa egin dabenetatik, gainditu dabenak honetara banatzen dira ehunekoetan:
| 2. maila | 3. maila | 4. maila |
Guztira | % 47,1 | % 32,0 | % 18,1 |
Bizkaia | % 43,9 | % 29,8 | % 10,6 |
Labayru Ikastegia | % 50,0 | % 60,7 | % 22,2 |