Saltar el menu
denda online

Barria

2012-06-20 15:04

Euskara teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa

 

Ikastaro hau euskara teknikari moduan beharren hasi barriak diranentzat edo euskara teknikari edota trebatzaile ibili gura dabenentzako da.

Ikastaroak atal bi ditu. Lehenengoan, Administrazioa eta euskara, ikasleak trebatzaileen mundura hurbilduko ditugu.

Bigarren atalean, Hizkuntzaren normalizazioa, ikasleek euskeraren erabilera normalizatzeko dagozan planak sakon ezagutzeko aukera eukiko dabe.

Ikastaroko hiru irakasleak halako beharretan esperientziadunak dira, ibilita dagoz eta.

Amaieran, talde txikian, lan praktiko bat egin behar dabe ikasleek, eta hori erabiliko da, eskoletan egindakoaz gain, ebaluatzeko.

Ikastaro bukaeran, egiaztagiria emoten dau Labayru Ikastegiak. Horrezaz gain, Labayruk lan-poltsan sartuko ditu ikastaroa amaitzen dabenak. Aurtengo ikasturtean ikasle bi hasi dira beharren poltsa horretatik.

Jakingarriak

Ikastaroa trinkoa izango da: irailaren 10etik 22ra.

Ordutegia: astelehenetik barikura 9:00-14:00 eta 16:00-18:00, eta zapatuetan 9:00-13:00.

Izena emoteko epea zabalik dago uztailaren 27ra arte.

Matrikula: 480€. Izena emoteko deitu Labayrura (944 437 684) edo idatzi posta elektronikora (eskola@labayru.org).


© 2008 Labayru Ikastegia
Aviso Legal