


Xabier Morrás, Segundo Oar-Arteta, Agustín Azkoaga, Gurutzi Arregi, Joaquim Dolls eta Ander Manterola.
Joaquim Dolls Atlas Etnografikoaren arduradunakaz
Joaquim Dolls Bartzelonako Arte Ederretako Fakultadeko irakaslea da, eta Labayru Ikastegiak eta Etniker Taldeek egiten daben Euskalerriko Atlas Etnografikoaren jarraitzaile sutsua.
Noizean behin EHUra etortzen da Doktoradutzako ikastaroak emoten, Xabier Morrás bertako irakasleak konbidauta.
Orain be horretan dago Leioan eta, Atlasaren egileakaz egoteko gogoa eukanez, orain dala gitxi Casa y familia en Vasconia izeneko alea argitaratu dala-ta, ekainaren 26an alkartu ziran unibersidadean bertan.
Bertan egon ziran Joaquim Dolls bera, Agustín Azkoaga eta Xabier Morrás EHUko Arte Ederretako irakasleak eta Labayru Ikastegiko Ander Manterola, Gurutzi Arregi eta Segundo Oar-Arteta.
Ander Manterola Atlaseko zuzendariak egitasmoa zelan sortu zan eta zer bide egin dauan azaldu eutsan. Dolls irakasleak barriro azpimarratu eban lanaren balioa, bai datu asko eta asko jasoten ditualako, bai datuok lekuan lekuko jenteak batu dabezalako, herria, herritarrak eta bertako hizkuntza ondo ezagutzen daben pertsonak.