Saltar el menu
denda online

Barria

2012-06-29 12:10

XLIII Derioko Udako Euskal Ikastaroa

 

Urteroko moduan, Udako Ikastaroak eratu ditu Labayru Ikastegiak. 43 urtez Derioko Ikastaroa esaten jakona, eta barriagoa izan arren honezkero finkatuta dagoan Gaztetxoen ikastaroa.

Gaztetxoena bagilaren 18tik 30era bitartean egin da. Guztira 56 ikasle ibili dira, asko Askartza ikastetxetik etorriak. Talde hornidutxua etorri da Begoñazpi eta Lauaxeta ikastoletatik be.

Alfabetatzeko mailak eta EGA prestetako ikastaroa egin dabe.

Horren jarraian, garagarrilaren 2tik 14ra egingo da bigarren ikastaroa, hau be, alfabetatzeko mailak ikasteko eta EGA azterketa egiteko prestatzeko.

Kontuan hartu behar da, hirugarren maila gainditzen daben ikasleek Labayrun bertan egin leikiela EGA azterketa, garagarrilean, atariko proba 17an, idatzizkoa eta ahozkoa 19an.


© 2008 Labayru Ikastegia
Aviso Legal