

Uztailaren 13an Deriora etorri zan Ruper Lekue igorreztarra. Aurten Arratiako Musika Eskoleak 25 urte bete dauzala-ta, Arratian bertan batutako herri kantuen bilduma bat argitaratu eben, Arratia aldeko kanta eta bertso zaharrak izenekoa. Bilduma hori egiteko ardurea Ruperrek bete dau, alde askotatik daukalako zerikusia, bai maminagaz bai azalagaz.
Ruperrek Arratiako Musika Eskolako lehenengo irakasle taldean parte hartu eban eta hainbat urtetan ibili da bertan irakasle. Areatzako Musika Bandaren sortzaile eta zuzendari izan da eta gaur egun Zornotzako Musika Eskolako zuzendaria da.
Herri kantuak dirala-ta, ostera, gazte-gazterik hasi zan Arratiako herri guztietan kantu bila. Fondo horretakoak dira liburura ekarri dituan kantuetako asko. Ha ta guzti be, hori osotu egin dau bai Gontzal Mendibilek, bai Jose Ramón Arbek eta beragaz batera UEUko folklore-taldeak, bai Labayru Ikastegiaren ahozko artxiboak batutakoakaz.
Lan horren aurkezpena Igorren egin zan bere garaian eta emon genduan horren barri hemen be. Bisita honetan, Labayru Ikastegiak emondako laguntza eskertzeko, ale batzuk ekarri ditu Ruper Lekuek bertan gorde eta behar dan moduan banatzeko.
Zorionak eta eskerrik asko!