Saltar el menu
denda online

Jatorria eta sorrera

 

Derioko Udako Euskal Ikastaroa 1970ean sortu zan, Eleizbarrutiko abade batzuek Derioko Seminarioaren egoitzan euskera irakasten hastea erabagi ebenean. Karmelo Etxenagusia, Mikel Zarate eta Ander Manterola izan ziran taldearen muina.

Ia aldi berean 1971ko irailean hainbat kulturgizon batzartu ziran euskal kultura indartzeko erakundea sortzeko asmoz, Elhuyar Patronatua hatan be. Handik lasterrera Euskal Kultura Sustatzeko Eleizbarrutiko Idazkaritza sortu zan Ander Manterola zuzendari zala.

Baina, instituzionalizazino gehiago beharko zala eta fundazino kanonikoa sortzea pentsau zan. Asmo horri babesa emon eutsien Jose Mª Cirarda Bilboko Administratzaile Apostolikoak eta Juan Mª Uriarte Bilboko gotzain laguntzaileak. Halan, Ander Manterolari Labayru Ikastegia abian ipinteko eskatu eutsien.

1977ko zezeilaren 23an iragarri eban Antonio Añoveros Bilboko gotzainak Eleizbarrutiko Labayru Ikastegia sortzeko dekretua.

Erakundeak hamar kulturgizonen babesa hartu eban: J.M. Barandiaran, J.Mª Bengoa, J.Mª Uriarte, Andres Mañarikua, Bizente Larrea, Mitxel Unzueta, Eusebio Erkiaga, Juan Ramon de Urkijo, Justo Garate eta Juan Viar. Horreek izan ziran Ikastegiaren lehenengo ohorezko laguntzaileak.

© 2008 Labayru Ikastegia
Aviso Legal