

Derioko Udako Euskal Ikastarotik sorturiko mintegi eta lantaldeetatik eratu zan Labayruren Itzulpen Zerbitzua. Gizartean itzulpenaren beharrizana gero eta handiagoa zanez, 1985ean taldeotan lehenengo itzulpen saioak egin ziran. Hasieran, etxe barruko idatziak itzultzen ziran: gutunak, agiriak eta urteroko ekintza-txostenak. Baina gero espezializazino maila handiagoa jadetsi behar izan zan, zerbitzua kanpoko enpresa eta erakundeai eskaintzeko. Hondino be, hasiera haretako bezeroetariko batzuei egiten jakez itzulpenak, baina bezero barrien zerrendea igarri-igarrian hazi da ordutik hona.