

Hizkuntza ofizialak bi edo gehiago diranean eta bata gitxitua danean, gizartearen arlo desbardinetan biak maila berean egoteko neurriak gauzatzean dautza normalizazino planak.
Gizartearen eskaerea dala-ta, euskera gero eta garrantzitsuagoa da arlo guztietan. Administrazinoan, kulturan eta irakaskuntzan aurrerapauso itzelak egin dira, eta oraindino behar handia egiteko egon arren, gaur egun beharrizan handienak lan-munduari jagokoz.