

Gure euskal gizarteak, berariaz bizkai hiztunonak, aspaldirik agertu dauen eskariari erantzun bat emoteko, behin-behineko eran baino ez bada be, dago arlo hau. Bizkai euskeraren eredu jagiari itxura egonkorrago bat emoteko egin dan ahalengina, lehenagorik egin diranen gainera datorrena.
Derioko Udako Euskal Ikastarorako materialak prestetan ibili ziran irakasleek emon zituen lehenengo pausuak eta azkenengo urteotan argitaratu dira Bizkai euskeraren jarraibide liburuaren lehenengo pausuak eta bigarren pausuak.