

Hiztun helduen alfabetatze eta eskolatzea izan da Ikastegiaren zereginetarik behinena. Horregaitik, irakaskuntzari lotuta ardura handia jarri izan jako beti eskoletarako material didaktikoa lantzeari. Hasierako irakasle talde txikia urteek aurrera egin ahala ugaritu egin da, eta era berean pedagogia barriaz hornidu. Halan, ikasle izanak irakasle izatera igaro dira eta azkeneko horreek sortu izan dabe eskoletan erabilteko materiala. Azkeneko urteotan, Ikasgaiak eta ariketak bilduman ale barriak argitaratu dira eta helduen euskalduntzerako Aditu! Izeneko sorta.