Saltar el menu
hiztegia online Euskal biblioteka online

Fondoa

 

Apurka-apurka arlo honetan Ikastegiak egindako ikerketak teknologia barrietara ekarri gura izan dira on-line ipiniz eta halan izan daiten Bizkaiko Onomastika Datutegia deritxon datu-basea garatu da. Bertan, leku-izenen idatzizko dokumentazinoa, ahozko datuak, etnotestuak, oharrak eta argazkiak ikusi eta kontsultau leitekez edonondik eta modu errazean. Bizkaiko Onomastika Datutegiko datuak topau eta ikusteko lau esparruko (Herria, Auzoa, Entidadea, Edozein eremu) bilatzailea diseinau da.

 

Bilatzaileak lau eremu daukaz: herria, auzoa, entitatea eta edozein eremu.

Lehenengo hiru eremuetan bilatzaileak berak zehaztutako terminoak erabili behar dira.

Azkeneko eremuan, ostera, norberak gura dituan datuak topau leikez, beti be kode batzuk erabilita eta datutegian egon badagoz:

Ahozko bilketako datuak konsultau gura izan ezkero, topau gura dan berbaren ostean “.AHBI.” ipini behar da. Esaterako, goikosolo.AHBI. Idatzizkoetarako, “.IDBI.” eta oharretarako “.OHAR.” kodeak erabili.

 

Oharra: daturik egon ezik, saiakerak errorea emongo dau (Error en la conexión al motor de búsquedas), datutegian halangorik ez dagoenaren seinale.

Datu-basea

© 2008 Labayru Ikastegia
Aviso Legal