


“Sutondoan” bildumakoak literatur irakurgaiak dira, XIX. eta XX. mendearen lehenengo erdiko idazleen lanak batez be. Banakaren bat kenduta, lehendik argitaratuak dira, danak liburu itxuran agertu izan ez badira be. Genero guztietako idatziak batzen dira: aldizkarietako artikuluak, ipuinak, kontakizun-sortak, nobelak eta poesia be bai. 1981ean lehenengo liburua argitaratu zanetik, lehenengo aldian 20 liburu atera ziran. 21garretik aurrera itxura aldatuta dago eta ia 40 zenbakira heldu da.