


“Jarein” sortan euskal eskuizkribu zahar ezezagunak aztertu eta argitaratzen dira. 1990ean E. M.ª Azkueren Euskarazko vertsoak izeneko lana bertan aterata hasi genduan jardunbide hau; ostean Añibarro, Mogel eta beste idazle klasiko batzuen obrak be etorri dira. Gure hizkuntzaren eskuizkribu argitaratubakoen ondarea erlijio testuakaz osoturik dago zati handi baten, XVIII. eta XIX. mendeetakoakaz batez be. Hori dala-ta, 2007an holako testuok berreskuratzeko ahaleginetan berenberegi hasi zan Labayru eta Jarein bildumeorri Euskal oratoria sakratua erantsi jakon.