

Euskal literaturaren barruan, aparteko lekua egin jako Labayru Ikastegian herri literaturari. Alde batetik, literaturarengaitik, balio estilistiko eta ereduaren ederrarengaitik, eta bestetik, ikerketagai moduan. Herri literatura batu, eredurik ederrenak argitaratu eta lan espezifikoak egin izan dira. Kasurako, “Laratz” sortako liburuetan eredu zahar erdi galduak berreskuratzeaz gainera, barriemoileai zuzenean batutakoak be agertu izan dira, balada, kopla, ipuin eta gainerako ahozko generoetan.
Idatz & Mintz aldizkarian be bere lekutxua dauka herri literaturak. Eta horrez gainera, trasmisioan etena gertatu danez, lehen etxean ikasten ziran piezak gizarteratzeko egitasmo bereziak egin izan dira, batzuk aitatutearren, Katuen testamentua, Urte sasoiak, Mixeri eta Mau eta herri-ipuinen bilduma.