


Sorkuntza lan laburrak Idatz & Mintz literatur aldizkarian daukie agerlekua. Aldizkaria urtean birritan argitaratzen da, batzutan separata batez hornidua, eta 1981ean sortu zanik eta hona 48 zenbakira heldu da. Aldizkariaren helburua da idazle barriei agerlekua eskini eta literatura ikusgai zabaletik lantzea. Holango aldizkari asko sortu ziran garaikoa da, baina besteak galdu diran bitartean, honek iraun egin dau.