Saltar el menu
hiztegia onlineEuskal biblioteka onlinedenda online

Egitasmoak

Lehenagotik daukagun ahozko artxiboa maminduaz gainera, galtzeko dagoan ondarearen bilketa sistematikoa egiten gabilz herri eta eskualde batzuetan. 2008an Antxinako Berriz, bizimodua eta ohiturak izeneko liburua argitaratu da Berrizko Udalagaz alkarlanean landutako egitasmoaren frututzat.

Egitekoen artean dagoz beste hiru proiektu: Uribe Kosta (7 herri), Nerbioi-Ibaizabal (9 herri) eta Jatabekoa. Beste alde batetik, 2008an era honetako lanak egiteko beste hiru hitzarmen sinatu doguz: Erandio, Morga eta Leioako udalakaz hain zuzen be.

Egitasmo honetan lekukoengandik informazinoa jaso, gaur egungo teknologiak emoten dituan baliabideakaz, eta metodologia jakin baten arabera, informazino guztia gorde, sailkatu eta landu. Gizarteratzeko bitartekoak prestau, kasuan kasuko eskabidearen arabera: unidade didaktikoak, material dibulgatiboa, monografiak, multimedia produktuak.

© 2008 Labayru Ikastegia
Aviso Legal