Saltar el menu

Angel Ugarteburu: Milloitik mundura

Milloitik mundura liburuan, Angel Ugarteburuk umetako bizimoduko gorabeherak kontatzen ditu. Milloi edo Milerudikoa da bera, familia ugariko azkenengo umea, eta 12 urtegaz Derioko Seminariora joan arteko bizikizunak dakarz liburura.

Ez da erreza liburua zelakoa dan definidutea. Ez da biografia hutsa, ez da kontakizun etnografikoa eta ez da lehenagoko bizimoduaren goralmenak egitea be.

Angelek etxetik dauka kontalari eta esatari sena, eta horretan dago liburu honen ekarpenik handiena, anekdotak, gertaerak eta bizi-esperientziak modu bizi, atsegin, bizkorrean emotea, liburua ia jarraian hasi eta amaitu ahal izateko moduan.

Kontalariak liburuan erakusten dauen paisajean eta bizimoduan sartuko gaitu, umorez baina baita sentiberatasunez be, protagonista mutikoa izatera bizitza haren begietatik ikusita erakusten jakulako.

       
Angel Ugarteburu irakaskuntzan eta eskola-materialak sortzen jardun izan dau lanbidez, eta euskalgintzaren beste adar askotan zaletasunez: bertso-eskolan, itzultzaile, herri-alkarte eta aldizkarietan... Liburu honegaz dator lehenengoz literatur sorkuntzara, eta hori be kasualidadez. Bide hasi barri horrek emongo al ditu frutu gehiago.

© 2008 Labayru Ikastegia
Aviso Legal