Saltar el menu
hiztegia online Euskal biblioteka online

Jatorria

1983
2008

Labayru Ikastegiaren egungo Euskal Biblioteka 1970ean sortu zan. Hasiera bateko asmoa Euskal Herriaren eta euskal kulturaren ganeko produkzio guztia batzea eta sailkatzea izan zan.

Orduko ondare eskasa gehituz eta gehituz joan da, urteetan zehar, euskal idazle edo bibliofilo batzuen liburutegietako ondareko lanekin; sorreratik, biblioteka, argitaratzen diran liburu barriak zein euskal bibliografiagaz lotutako liburu zaharrak eskuratuz joan da. Aldizkari eta egunkarietarako harpidetzak be gehitu egin ditu, eta aldizkako argitalpenen bildumak osotzeko ardura euki dau beti.

Labayru Ikastegiko Euskal Biblioteka aberastasun handiko gunetzat hartzen da euskal bibliografiaren arloan. Hogeta hamazortzi urte igaro dira sortu zanetik, eta ordurik hona beharrerako lagun eta diru-baliabide ugari eskaini jako. Euskal kulturaren aditu eta ikerlarientzat emoten dau aukerarik zabalena; eta horreek guztiak gura dabenean gerturatu daitekez.

© 2008 Labayru Ikastegia
Aviso Legal