

JATORRIA
Ikastegiak Onomastika arloa ikertzeari etnografia saileko lehenengo ikerketa asmoakaz batera ekin eutsan, Don José Miguel de Barandiaranen gidaritzapean Bizkaiko Etniker taldea sortu zan momentutik hain zuzen be. Hasiera-hasieratik Etniker taldeak Galdetegi etnografiko baterako gida deritxon lana izan dabe oinarri eta bertan Onomastika arloa batzeko berein galdera jasoten da: etxea, familia, nekazaritza, auzotasuna, herria... Onomastika arloari zuzen-zuzenean lotutako ikerketa espezifikoak, ostera, oraintsuagokoak dira (Fogueraciones de Bizkaia del siglo XVIII, Basauriko Toponimia, Lezamako Toponimia, Elorrioko Toponimia, Etxebarriko Toponimia...).
ETA