Saltar el menu
denda online

Barria

2012-04-03 16:09

Pachayachachik Indigenen Prestakuntza Zentroa, Riobamba, Ekuador

 

Maximiliano Asadobay eta Pedro Torres Derion 2012ko martiaren 26an.

Martiaren 26an Etnografia Arlora etorri ziran Pedro Torres eta Maximiliano Asadobay jaunak, Pachayachachik izeneko Kulturarteko Hezkuntza Unidadeko zuzendaria eta ikerkidea.

Eleizbarrutiko zentro hori 1985ean sortu eban Proaño Monsinoreak, Riobambako gotzainak, kitxua herriaren kultura "eurengandik eta eurek" lantzeko.

Egitasmoaren barruan sartzen da Andeetako geografia, historia (puruhá nazio zaharra), indigenen justizia, jaiak, osabedarrak erabilteko erea, janariak, ura... eta kitxuen bizimodua osatzen daben adar guztiak ikertu eta baloratzea.

Interes handiz eta gogotsu ikusi ebezan Atlas Etnográfico de Vasconiako edukiak, eta baita be egiteko erabilten dan metodologia.

Alfabetatzeari buruz be hainbat eragozpen agertu ebezan, ikasleek kitxua hizkuntza ikasteko, kitxua ofizial edo estandarraren eta ahozko aldaeren artean alde handiak dagozala-ta. Interesgarria eretxi eutsien guztiz guk helduak alfabetatzeko erabilitako metodologiari.

Ekuadorren hiru milioi lagunek egiten dabe kitxua; horreetatik 400.000 mila Chimborazo probintzian bizi dira, Riobamba uriburua dala.

Deriora Jose Mari Arieta eta Begoña Mera Bilboko Eleizbarrutiko Misinoetako ordezkariakaz etorri ziran. Eta bertan hartu ebezan Gurutzi Arregik eta Ander Manterolak.

Lehenengo hartu-emon honen ostean alkarregaz behar egitekotan geratu ziran.


© 2008 Labayru Ikastegia
Aviso Legal