Saltar el menu
denda online

Jatorria

Oraintsura arte, ondare kulturala terminoaren bidez errealidade materialak eta fisikoak baino ez dira aditzen emoten izan. Ikutuezin edo ikusezina dan ondarea, ostera –belaunaldirik belaunaldira ahoz jatorkun aberastasuna (ipuinak, siniskerak, bizimoduak, ohiturak, kantuak...)–, adierazpen horretatik kanpora bazterturik egon da.

Ondare hori modu sistematikoz eta metodologikoz batu ezik, betiko galduko da. Hagaitik derrigorrezkoa da, belu baino lehenago, berreskuratze kultural eta linguistiko hori bideratuko dauen egitasmo oso eta behin betikoari heltzea. Halan, ahoz bildutako materialaren ikerketaren bidez helburu nagusi hori bete ahal izango da: herri-jakituria eta kultura tradizinoa batu, bere aberastasunari eutsi eta iraunarazo, ondareori landu eta azkenean belaunaldi barriai transmitidu, aurrekoak izan diran moduan ostekoak be, altxor horren jaube eta jagole izan daitezan.

© 2008 Labayru Ikastegia
Aviso Legal